Pedro Berriotxoa urretxuarra Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskide numerarioa egingo dute
Pedro Berriotxoa Azkarate urretxuarra Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (EAE) adiskide numerarioa egingo dute larunbatean. Ekitaldia 11:30ean izango da, Azkoitiko Intsausti jauregian. Berriotxoaren sarrera ikasgaiaren izenburua Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta nekazaritza mundua
Pedro Berriotxoa Azkarate urretxuarra Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko (EAE) adiskide numerarioa egingo dute larunbatean. Ekitaldia 11:30ean izango da, Azkoitiko Intsausti jauregian. Berriotxoaren sarrera ikasgaiaren izenburua Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta nekazaritza mundua da. Urretxuarrak Geografia eta Historia ikasi zuen Deustuko unibertsitatean eta Historia doktorea da EHUn. Antropologia eta Nekazaritza Ingeniaritza ere ikasi ditu.
Irakaslea da. EHUko Filosofia fakultatean eskolak eman zituen eta egun Bigarren Hezkuntzako irakaslea da Peñaflorida-Usandizaga institutuan. Nekazal munduari buruzko bost liburu idatzi ditu eta Eusko Ikaskuntzako kidea da.