Nerea Galparsoro
Atletismo hitzordu garrantzitsua izan da Sorian, asteburuan, han jokatu baita 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa eta goierriko atletek oso emaitza onak lortu dituzte. Batetik Nerea Galparsorok zilarrezko domina eskuratu du 4×100 proban Pamplona Atletiko taldearekin
. Pisu jaurtiketan ere domina ekarri du etxera Alba Torres ordiziar gazteak. Hirugarren postua eskuratu zuen, beraz, brontzezko domina berarentzat.
800 metrotan berriz, Adel Ben Miludek, 7. egin zuen (01:59:54). Bestalde, Ana Samaniegok 1.500 metrotan, 10. egin zuen. Gari Garmendia idiazabaldarrak, bosgarren eta Joseba Berasain legorretarrak bederatzigarren egin zuten pisu jaurtiketan