Kozen kuadrillak irabazi du Emaneurrek antolatutako herri kirol norgehiagoka
Euskal Jaien barruan, Emaneurre euskarari eguna da gaur Ordizian Emaneurre elkarteak antolatuta. Goizeko 11:00etan hasita eta gaueko ordu txikiak arte, festa girorik ez da faltako Ordiziako herrigunean.
Herri kirol norgehiagokak ireki du egitaraua. Plaza Nagusian 20 kuadrillatan banatutako 160 gazte elkartu dira, hainbat probari aurre egiteko: sokatira, txinga, zakua, lasterketa, harri jasotzea, trontza eta sega. Kozen kuadrillak irabazi du txapelketa.
Egitarauan hurrengoa herri bazkaria da; pilotaleku txikian da, eta bazkalondorenerako Xabier Crehuetekin eukal kanta saioa eta harri–orri–har txapelketa daude iragarrita. Polekeleke txarangaren kalejira etorriko da gero, eta gauerako, Gozategi taldearen emanaldia Plaza Nagusian 23:00etan.
Hona hemen herri kirol norgehiagokak utzitako irudi batzuk: