Lehenengo beasaindarrak Koldo Agirre eta Amaia Barandiaran izan dira.
Beasainmendiko jaiaren barruan, Usurbeko Igoera lasterketa jokatu da gaur Beasainen. Andre Mariaren elizaren aurretik atera eta 4,7 kilometroko malda igo behar izan dute Agortara iritsi aurretik. 63 korrikalarik hartu dute parte. Gizonezkoetan, azkarrena, Ahmed Moujane izan da, Beñat Katarain zegamarraren eta Aimad Bouzianeren aurretik. Lehenengo beasaindarra, Koldo Agirre izan da. Emakumezkoetan, berriz, Majida Maayouf iritsi da Agortara lehenengo, Sara Alonsoren eta Maialen Loyoren aurretik; lehenengo beasaindarra, Amaia Barandiaran izan da.
Usurbeko Igoeran 63 lagunek hartu dute parte. Argazkiak: Zuberoa Jauregi.