Iñaki Azurmendi Euskal Herriko aizkora finalean
KIROLA // Iñaki Azurmendi aizkolaria lehenengo mailako Euskal Herriko Txapelketako finalean izango da, igandean Lakuntzako kanporaketan txartela lortuta. Guztira 12 aizkolarik parte hartu zuten eta Azurmendirekin batera, Aitzol Atutxa, Iker Vicente, ...
Iñaki Azurmendi aizkolaria lehenengo mailako Euskal Herriko Txapelketako finalean izango da, igandean Lakuntzako kanporaketan txartela lortuta. Guztira 12 aizkolarik parte hartu zuten eta Azurmendirekin batera, Aitzol Atutxa, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Eneko Otaño ariko dira finalean. Urriaren 28an izango da, Iruñean. Arriarandarrak 2011n eta 2013an jantzi zuen Euskal Herriko txapela.













