Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Euskal Jaia egin zuten atzo, eta tartean, karrozen desfilea. Aurten 8 karroza atera dituzte herriko gazte kuadrillek, horietako bat, karrozen kontrako erasoa salatzeko egindakoa. Trikitixa
Urretxuko Santa Anastasia jaien barruan, Euskal Jaia egin zuten atzo, eta tartean, karrozen desfilea. Aurten 8 karroza atera dituzte herriko gazte kuadrillek, horietako bat, karrozen kontrako erasoa salatzeko egindakoa. Trikitixa eta pandero doinuek lagunduta abiatu ziren karrozak Irimoko industrialdetik. Karrozen artean, zanpantzarrak, erraldoiak, dultzaineroak, txistulariak eta dantzariak ere baziren.
Behin karroza guztiak Gernikako Arbola plazara iritsitakoan, ekitaldia hasi zuten. Txalaparta eta bertsoen ondoren, sari banaketaren unea iritsi zen. Orain Presoak kuadrillaren karroza izan da aurtengo irabazlea. Euskal presoen egoera salatu eta espetxe politiketan aldaketak egin ditzatela aldarrikatu zuten.
Gotzon Aranburuk egindako bideoez gain, Naia Begiristainen argazki sorta ere ikusgai dago: