Aurreko denboraldian kirolaren lau esparrutan nabarmendu diren lau legazpiar saritu dituzte
Jose Anjel Samaniego (kirol merezimenduak-Andraitz saskibaloi taldea), Jon Odriozola (denboraldiko kirol merezimendua-Legazpiko Judo taldea), Cipriano Burcio (elite-atleta) eta Manuel Mugerza (boluntarioa-La Salle Legazpi eskubaloi taldea) izan dira aurtengo Kirol Sariak jaso dituztenak. Sariak aurreko ostiralean eman zituen Legazpiko Udalak kultur etxean egindako ekitaldi batean. Garaikurra jaso zuten saritu guztiek.