LAPKE pilota taldeko bi bikote, Gipuzkoako txapeldun
Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan, Azpeitian eta Idiazabalen. Emankorra izan da Goierriko pilotari harrobiarentzat. Gaur goizean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, senior mailan Zubizarreta-Garmendia bikotea (Lazkaoko Lapke) suertatu da txapeldun. Ataundarrak eta lazkaotarrak Ohorezko Mailan irabazi dute, Tolosako bikotearen aurka.
Jubenil mailan, berriz, atzo Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan beste txapela bana jantzi zuten Lapkeko Jagoba Uranga eta Beñat Senar bikoteak. Haiek ere tolosarrak menderatu dituzte finalean.