Goierriko lau ikerlariren eta ekintzaileren jardunaz solasaldia Igartzan, etzi
Lemniskatak antolatutako 'Azaroa Zientziaroa' zikloan hitzaldia egingo dute Xabier Aizpuruk, Irati Romerok, Ainara Valenciak eta Igor Oiarbidek. Matematika argazki lehiaketa martxan dago
Ostiralean, 19:00etan, Igartzako jauregian, Goierriko lau ikerlari eta ekintzaileren lana ezagutzeko aukera izango da Lemniskatak antolatutako Azaroa, Zientziaroa zikloaren barruan.
Beasaingo Xabier Aizpuru izango da hizlarietako bat: Ingeniaritza Mekanikoa ikasia, 2006an LKS Ingenieria kooperatiban hasi zen lanean. Gaur egun, Danobaten laguntza teknikoko zerbitzu sailean dihardu.
Irati Romero ordiziar biologoa, berriz, EHUko inmunogenetikako ikerketa taldeko ikertzailea da eta gaixotasun zeliakoaren genetika eta epigeneti- karen arloa izango du hizpide.
Ainara Valencia lazkaotar biologoa izango da hirugarren hizlaria. 2015etik doktorego ikasketak egiten ari da kutsatzaileek arrainen endokrinologian duten eragina aztertzeko.
Azkenik, Igor Oiarbide nekazaritza ingeniariak eta Garagardo Zientzia eta Teknologian masterrak parte hartuko du. Mahou-San Miguel garagardo ikerkuntza eta garapen departamentuko teknikariak garagardoaren sekretuez hitz egingo du.













