Gaur hasiko dira festak Itsason
Itsasoko San Bartolome jaiak gaur arratsaldean hasiko dira. Mus txapelketa, pilota partidak eta herri afaria izango dira gaurkoan.
Gaur emango diete hasiera Itsaon San Bartolome jaiei. Bi asteburutan izango dira festak aurtengoan, eta egitarau polita prestatu dute lau egun horietarako. Arratsaldean hasiko da gaurko egitaraua, arratsaldeko 16:00etan zehazki, Mus txapelketarekin. 18:00etan, berriz, Pilota express-a izango da eliza atarian, eta egunari amaiera emateko herria afaria dago antolatuta, Jun da jo taldeak alaituta.
Biharko eguna ere betea dator. Goizeko 11:00etan meza nagusiarekin emango diote hasiera; eta 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia egongo da. Arratsaldean jarraituko dute Altxorraren bila jolasarekin 18:00etan, eta 19:30etan Alaiki taldea egongo da. 21:00etan zahagi ardoa egongo da, eta gauean berriro Alaiki taldearen izango da.