Ampo Ordiziak UBU Colina-Clinic hartuko du etzi Altamiran
Aurkari zuzenetako baten kontra jokatuko du igandean Ampo Ordiziak, Burgosko UBU Colina seigarren sailkatuaren aurka.

Joan den igandean bezalaxe, oraingoan ere etxean du Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako partida. UBU Colina Clinic hartuko du etzi, 12:00etan. Burgosko taldea seigarrena da sailkapenean (39 p.), Ordiziak baino 7 puntu gutxiagorekin. Aurreko jardunaldian, 11na berdindu zuten Ampo Ordiziak eta Independiente Santanderrek Altamiran, eta bakoitzak bina puntu lortu zituen.