Laburbira Ordiziara iritsiko da gaur
Laburbira euskarazko laburmetrai bilduma emango dute gaur Ordiziako Herri Antzokian.

Laburbira euskarazko film laburren zirkuituak Ordizian egingo du gaur urteroko geldialdia, Hitzaro Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatuta. Hamabosgarren edizioa bete du aurten egitasmoak, eta Euskal Herrian eta euskaraz sortutako zortzi film labur dakartza, denen artean ikusleentzako “proiekzio entretenigarria” osatu asmoz. Emanaldia 20:30ean izango da, Ordiziako Herri Antzokian.
XV. Laburbirako filmak:
· Ilunpetan (Koldo Carranza)
· Night Shift (Izaskun Arandia)
· Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
· Ejecutor (Javi Arriaga)
· Tazan (UDA films)
· Areka (Atxur animazio taldea)
· Kreba (Oier Fuentes)
· Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)