Arantxa-Niko bikotea izan da irabazlea. Hamasei taldek hartu dute parte: Zeraingo 11k, Gabiriako batek, Beasaingo bik eta Itsasondoko bik.
Zeraingo patata tortilla lehiaketaren 10. urteurrena, era berezian ospatu dute zeraindarrek: Goierriko I. Patata Tortilla desafioa antolatuta. Hamasei taldek hartu dute parte: “2 lagunekoak talde txikienak eta gehienezkoak 4 lagunekoak, gaztetxoak, helduak, emakumezkoak, gizonezkoak, emakume-gizonak nahastuta…”.
Zeraindik 11 taldek hartu zuten parte eta inguruko herrietatik 5 talde gerturatu ziren: Gabiritik bat, Beasaindik 2 eta Itsasondotik beste 2. Antolatzaileen esanetan, “giro oso polita izan zen eta partehartzaile guztiei eskerrak eman nahi genizkieke, bai Zeraindarrei eta nola ez inguruko herrietakoei. Baita ere eskerrak eman nahiko genizkioke Euskaberri bere laguntza eman digulako arrautzak lehiaketarako parte hartzeko emanez”.
Irabazleak:
1. Arantxa eta Niko.
2. ‘Etxeko gizonak’ izeneko taldea.
3. ‘Festako beti prest’ taldea.
Goierrikoen txapela: Beasaingo Tere eta Xabi.
Janzkeraren saria: Beasaingo Agirretarrak taldea.