«Aurrera jarraitzeko asmoa» du EAJk
Ordiziako EAJk hurrengo urteetarako osatu duen programa aurkeztu zuen asteazkenean, Barrena kultur etxean egindako ekitaldian. «Ordiziak aurrera jarraitzea lortu nahi dugu», horiek izan ziren Jose Migel Santamaria EAJren alkategaiak ekitaldira gerturatu zirenei zuzendutako hitzak. Gainera, prestatu duten programaren ildo nagusiak nabarmendu zituen.