Aittu euskara elkartea eratzeko batzarra, bihar
Udaletxeko batzar aretoan izango da, 18:30an. Beasaindar guztiei gonbita luzatu die, euskararen erabilera areagotzeko helburu duen taldean parte hartzera
Euskararen erabilera indartzea helburu duen Aittu euskara elkarteak eratze batzarra egingo du bihar, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Hainbat hilabeteko lanaren ondoren, «elkarte berriaren helburuak eta antolakuntza jasotzen dituzten estatutuak» onartuko dituzte bilkura n. Honela, Aittu taldearen sustatzaileek, herriko euskaltzaleei eta herritar orori gonbita luzatu nahi die lehen batzar honetan parte hartu eta talde berriko kide izateko.
Euskara elkarte berriaren helburu nagusiak, «Beasainen euskal giroa berpiztea, kultur elkarte eta euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen era- bilera sendotzea» dira. Helburu horretara heltzeko, «Beasainen antolatutako ekintzetan eta, batez ere, eguneroko bizitzan eragina duten zerbitzu, esparru eta jardueretan euskararen presentzia ziurtatu eta sendotzeko proposamenak egingo ditu, laguntza eskainiz eta gabeziak estaliz». Izan ere, Aitturen esanetan, «azken hamarkadetan Beasainen euskararen ezagutza asko zabaldu bada ere, kaleko erabilerak ez du neurri berean gora egin. Egoera hori aldatzeko bere ekarpena egiten saiatuko da Aittu. Elkartean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak sustatzaileek, «ateak zabal-zabalik baitaude parte hartu nahi duenarentzat, guztion artean euskarari bultzada berri bat emateko gure herrian».