Beasaindarrek leku berezia izango dute Igartza Musika zikloaren egitarau berrian
Maria Amolategi eta Victor Sanchez, Loinatz abesbatza eta Aurtzaka taldea ariko dira. Uztailaren 11n hasiko da Gabacho Maroc taldearekin. Benito Lertxundi izango da urriaren 25ean.
Aniztasuna, kalitatea eta bertakoa izango dira beste behin ere Igartza Musikaren 2019ko bigarren seihilekoaren ezaugarriak. Hamar proposamen programatu dituzte, lehenengoa, uztailaren 11n izango da, Igartza Musika zikloak estrenatuko duen eskenatoki batean: Gabacho Maroc taldea, Erauskin plazan. Uztailaren 19an, berriz, Arrano kultur elkartearekin elkarlanean, Jon Maia bertsolariaren eta Gorka Hermosa soinu jotzailearen Hezurbeltzak saioaz gozatzeko aukera izango da Igartzako jauregian. Aire libreko bigarren kontzertua, abuztuaren 1ean izango da: Demode Quartet.
Udazkena ere bete-betea izango da eta beasaindarrek protagonismo berezia izango dute, Benito Lertxundirekin batera: batetik, Maria Amolategik eta Victor Sanchezek Matilda diskoa aurkeztuko dute; bestetik, Aurtzaka dantza taldearen 40. urteurrenarekin bat eginez, Loinatz Abesbatzarekin batera sortutako Beasain dantzaz eta kantuz aurkeztuko du, elizako organoa lagun dutela; eta azkenik, Loinatz Abesbatzak, Mesias abestuz amaituko du zikloa.
Egitaraua:
- Uztailaren 11n. Gabacho Maroc. Erauskin plazan, 20:00etan.
- Uztailaren 19an. Hezurbeltzak. Igartzako jauregian, 22:00etan.
- Abuztuaren 1ean. Demode Quartet. Bideluze plazan (20:00).
- Irailaren 27an. Maria Amolategi eta Victor Sanchez. Igartzako jauregian, 22:00etan.
- Irailaren 29an. Aitor Garitano eta Gerardo Rifon. Igartzako jauregian, 19:00etan.
- Urriaren 25ean. Benito Lertxundi. Usurbe Antzokian (21:00).
- Urriaren 31n. Swara Vocal Ensemble Belgikako abesbatza. Igartzako jauregian, 19:00etan.
- Azaroaren 16-17an. Igartza Musika Bekako entzunaldiak.
- Azaroaren 30ean. Aurtzaka dantza taldearen eta Loinatz abesbatzaren Beasain Dantzaz eta Kantuz saioa. Andre Mari Zeruratuaren elizan, 20:30ean.
- Abenduaren 22an. Loinatz abesbatzaren Mesias. Andre Mari Zeruratuaren elizan, 19:00etan.