Goierriko pentsionistak asteroko bilkuran
Goierri beheko jubilatuek eta pentsionistek Beasainen egin dute aste honetako elkarretaratzea. Uztailaren 1ean Ordizian eta 8an Lazkaon bilduko dira berriz.
Goierri beheko jubilatuek eta pentsionistek Beasainen egin zuten atzo asteleheneroko bilkura, lehenengo aldiz, pentsio duinak eskatzeko. Horretarako, besteak beste, gizarte segurantza propioa, 1.080 euroko gutxiengo pentsioa eta KPI-a eguneratzea eskatzen dituzte. Uztailaren 1eko elkarretaratzea Ordiziako plazan egingo dute, uztailaren 8koa Lazkaon, uztailaren 15ekoa Ordizian eta uztailaren 22koa Beasainen. Elkarretaratze guztiak 11:00etan dira.