Hasi da Markel Olano diputatu nagusiaren hirugarren agintaldia
Markel Olano Diputatu Nagusiarekin batera, Ainhoa Aizpuru gabiriarrak ere parte hartuko du foru gobernu berrian. Felix Urkola izango da Olanoren gabinete buru berria.
Kalitatezko enplegua eta etorkizuneko ekonomia lehiakorra sustatzea, gizarte babes sistema justua indartzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraldatzea. Helburu eta konpromiso horiek azpimarratu zituen Markel Olano beasaindarrak, Batzar Nagusietan diputatu nagusia aukeratzeko ostiralean egindako osoko bilkuran. Hirugarren agintaldia du Olanok.
Honela, atzo, ekin zion foru aldunak 2019-2023 agintaldiari, foru gobernu berria eratzeko batzarrarekin. Olanorekin batera, Ainhoa Aizpuru (Gabiria, 1970) ere izango da foru gobernuan. Proiektu Estrategikoetako diputatua izango da. Adinberri, Ziur, Mubil edo 2deo erreferentziazko zentroak batuko ditu departamendu berriak. «Gipuzkoaren erronka nagusiei –zahartzea, zibersegurtasuna, euskarazko ikus-entzunezkoak, mugikortasun elektrikoa…– elkarlanean, esperiementazioan eta espezializazioa adimentsuan aurre egiteko».
Bestalde, Felix Urkola Lazkaoko alkate ohia eta Goiekiko lehendakari ohia Olanoren gabinete burua izango da, Xabier Barandiaranen ordez.