Jon Aramendia zegamarrak irabazi du Goiekiren Ekimen Berrien lehiaketa
Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusioaren proiektu onenaren saria Cristina Palita errumaniarrarentzat izan da.
Goiekik antolatzen duen 22. Enpresa Ekimen Berrien Sariketako sariak banatu dira gaur Beasaingo Igartzako jauregian. Goierrin ekintzailetza eta enpresa ekimen berrien sorrera bultzatzea da sariketaren helburua.
Enpresa Ekimen Berriko proiektu onenaren saria Jon Aramendia zegamarrak jaso du. Goiekiko enpresa egunean kokatzen den Dataola enpresaren sortzailea da Aramendi. “Urteetan lortu duen esperientzia profesionalean oinarrituz elektronika eta komunikazio arloko neurri ertaineko enpresa bat sortzea izan da, ezagutzen honen bidez bezeroen produktu edo prozesuak hobetu asmoz”. 6.000 euroko saria jaso du.
Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusio proiektu onenaren saria sortu dute aurten eta Cristina Palitak irabazi du. Inakat enpresa sortu berria du errumaniarrak, eta jantziak konpontzeko, moldatzeko eta pertsonalizatzeko tailerra da. 2.000 euro jaso ditu.
Enpresan Buruturiko proiektu berritzaile onenaren saria hutsik gelditu da aurten.
Ikasleen proiektuak
Azkenik, duela 6 urte Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloan ekintzailetza sustatzeko saria, Eroski Cityuren proiektua landu duen taldearentzat izan da. iPad bana jaso dute opari.