Felipe Artigue, lehena Usurben
Ibilbideko lehen tontorra gainditu dute Ehunmiletako partaideek; Felipe Artigue izan da lehen gizonezkoa, eta Evw Majer lehen emakumezkoa
Lasterketa abiatu eta ordu erdira igaro dira lehen partaideak Usurbetik. Lehen postuan Felipe Artigue (Miranda de Eborokoa) igaro da, atzetik Beasaingo Jon Aizpuru eta Unai Dorronsoro zituela. Ehunmilak proba azken hiru urteetan irabazi duen Javi Dominguez laugarren igaro da, eta bosgarren lekuan Koldo Agirre, beasaindarra hori ere.
Emakumezkoetan, Ewa Majer faboritoa izan da lehena, eta bigarrena Elena Calvillo goierritarra.
Eguraldia lagun, zaletu ugari elkartu da Usurbeko tontorrean lasterkariak animatzeko.