Abiatu dira G2Hko korrikalariak ere
88 kilometro osatzea du erronka 511 kirolariek. Bihar, 08:45ak aldera iritsiko dira lehenengo korrikalariak Beasaingo plazara. Jendetza elkartu da Kale Nagusian korrikalarien irteera ikusteko. Maddi Aiestaran bertsolariak esan duen bezala, gau magikoa hasi da. Eguraldia lagun izango dute gauean korrikalariek.
Ilargiaren argiaren laguntzarekin, eta dantzarien agurraren eta herritarrek ozen zenbatutako atzera kontuarekin, 23:00etan puntuan abiatu dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik Goierriko Bi Handiak (G2H) lasterketako 515 korrikalariak. Maddi Aiestaran bertsolariak agurrean esan duen bezala, gau magikoa hasi da.
Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan barrena 88 kilometro egitea dute erronka. Lehenengo korrikalariak 08:45ak aldera iritsiko dira. 24 ordu dituzte amaitzeko.
Lasterketako errekorra Daniel Agirrek du, 2016an jarria: 10 ordu 09 minutu eta 47 segundo.