Indarrak hartzen ari dira korrikalariak
Beasaingo Igartzako jauregia jatetxe bilakatu da, ohiko Pasta Party-arekin. Indarrak hartzeko paella, pasta, barazkiak, fruta, ijito besoa... denetik izan dute aukeran korrikalariek eta beraien familiartekoek eta laguntzaileek. Hiru ordu eskas falta dira 10. Ehunmilak ultra traila hasteko.
Pasta Party-a, Igartzako jauregian. Hiru ordu eskas falta dira Ehunmilak 2019 hasteko. 18:00etan abiatuko dira EHM-ko 515 abentura zaleak Beasaingo plazatik, 168 kilometro egiteko erronkarekin. Ohi bezala, Igartzartzako jauregia jatetxe eta korrikalarien topaleku bilakatu da gaur eguerdian, Pasta Party-arekin. Indarrak hartzeko paella, pasta, barazkiak, fruta, ijito besoa… denetik izan dute aukeran korrikalariek eta beraien familiartekoek eta laguntzaileek.
Gauean, 23:00etan, G2Hko 515 korrikalariak abiatuko dira, 88 kilometroko ibilbidea osatzeko helburuarekin.













