Txoritegi elkarteak usakume tiraketa egingo du igandean
SEGURA // Txoritegi Elkarteak antolatuta, Segurako 37. Usakume Tiraketa egingo dute igandean, Azpaotza Txiki baserriko zelaietan. Guztira 5.500 euro banatuko dituzte sari eta oparien artean; aurreneko hamar sailkatuek izango dute saria. Izena goizez (10:00-13:30) eta arratsaldez (16:00-18:00) eman ahal izango da, 33 euro ordainduta.