Jendetza bildu du Ataungo Ibilaldi Mitologikoak
Ataungo 8. Ibilaldi Mitologikoa egin dute asteburuan, Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak antolatuta. Ataundarrek herriko kondaira zaharrak irudikatu dituzte, besteak beste, Patxi Errementariarena.
Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak antolatutako 8. Ibilaldi Mitologikoak jendetza bildu du aurten ere. Bi saio antolatu dituzte asteburuan, eta biak erruz bete dira. Barandiaran Museotik abiatuta, San Martin auzora arteko ibilbidea egin dute, herri bidetik, tartean ataundarrek prestatutako antzezlan eta saio laburrak ikusiz. Ataungo jentil eta mitoekin batera, Patxi Errementariak tarte berezia izan du aurten.
Gotzon Aranburuk egindako bideoa eta argazki sorta: