MariMurumendi maratoia, iruditan
Samuel Davilak eta Oihane Perezek irabazi dute MariMurumendi maratoia. Probak irudi ikusgarriak utzi ditu.
Ehunmilak eta G2H probak bezala, MariMurumendi Maratoiak ere sentsazio ona utzi du aurten, bai korrikalarien eta baita antolatzaileen artean ere. Jatorriz venezuelarra baina bizitzez kataluniarra den Samuel Davila, eta Oihane Perez gernikarra izan dira aurtengo irabazleak; Davilak gainera orain arteko errekorra du: 3 ordu, 29 minutu eta 10 segundoan jarri du marka berria.