Ormaiztegiarrek egun pasa ederra egin dute Liernian
Giro ederrean ospatu dute Lierniko erromeria ormaiztegiarrek. Meza, hamaiketako eta otordua, jolasak eta dantza izan dituzte, besteak beste.
Ormaiztegiarrek urteroko erromeria egin dute igandean, Lierniko ermitaren inguruan. Dozenaka herritar bildu dira, eta eguraldi onak lagunduta, giro ederra izan dute egun osoan zehar.
Mezarekin eta Urmaiz abesbatzaren saioarekin hasi zuten eguna, eta segidan, umeentzako jolasak izan zituzten. Paella erraldoia ere prestatu zuten bazkaritarako, eta norberak eramandako jakiekin osatu zuten menua. Arratsaldean toka lehiaketa eta dantza saioa ere izan zituzten.
- Gotzon Aranburuk ateratako argazkiak: