Bi desfibriladore kokatu dituzte Itsason.
Itsasoko udalak jakinarazi duenez bi desfibriladore kokatu dituzte herrian; honez gain, bihotz birika bizkortze ikastaroa berriz eskaintzeko asmoa dute.
Itsasoko udalak sare sozialetan zabaldu duenez, bi desfibriladore kokatu dira herrian zehar. Bata udaletxe atarian kokatu da; bestea, berriz, Alegiako elkartean. Desfibriladoreak jartzeaz gain, laister bihotz birika bizkortze ikastaro bat ematea dago aurreikusita. Hau larrialdietako prozesu bat da, pertsona batek arnasteari edo bihotzeko taupadak izateari uzten dioenean egiten dena. Larrialdi hau bihotz infartu-batek, deskarga elektriko batek, itoaldi batek edota bihotza gelditzea eragiten duen beste edozein arrazoik sor dezake.
Arazo horri, bihotza gelditzeari, alegia, aurre egiteko erabiltzen da desfibriladorea. Gailu elektriko honek deskarga elektriko baten bitartez bihotza berriro bere funtzionamendu egokira itzularazi dezake. Kontuan izan behar da bihotza gelditzea dela bat-bateko heriotzen kausarik ohikoena.
Hona Itsason kokatu dituzten desfibriladoreak: