Beasaingo Adinekoen Eguna irailaren 22an ospatuko da
65 urtetik gorakoek eta euren ezkonkideek dute Lierniko bazkarira joateko aukera, 6 euro ordainduta. Izena eman behar da irailaren 12a baino lehen, Aranealde elkartean.

Beasaingo 65 urtetik gorako pertsonek Adineko pertsonen eguna ospatuko dute datorren hilaren 22an. Ohi bezala, 13:30ean, Lierniko Mujika jatetxean egingo dute urteroko bazkaria. Autobusez joango dira Liernira, 13:00etan, geltokian autobusa hartuta.
Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 12a baino lehen, Aranealde elkartean, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara. Beasainen bizi diren 65 urtetik gorako pertsonek eta beren ezkontideek eman dezakete izena, 6 euro ordainduta. Izena ematerakoan, nortasun agiria aurkeztu beharko da.
Bestalde, Aranealde elkartean irailaren 11n izango diren karta jokoetarako eta irailaren 12ko toka eta igel jokoetarako ere izena eman behar da hilaren 10erako, elkartean bertan. Sariak irailaren 22ko Lierniko bazkarian banatuko dituzte.