Artzain Eguneko gaztak badu sariduna
Agurtzane Allur legorretarrak jaso du Artzain Eguneko lehiaketa irabazi zuen Mausitxa gazta.
Legazpiko Artzain Eguneko gazta lehiaketa irabazi zuen gazta zotz egin du Goierriko Hitzak harpidedunen txokoan. Agurtzane Allur legorretarra izan da Mausitxako gazta etxera eraman duena. Gustura jaso zuen saria, eta “oporretatik bueltan gustura” jango dutela azaldu du. Tiburzio Agirre Gipuzkoako Artzain Egunaren antolatzailearen eta Ane Miren Agirrezabal Legazpiko udal teknikariaren eskutik jaso du.