Igartubeitin sagardo astea ospatzen ari dira
Ezkion kokatzen den Igartubeiti baserri museoan sagardo asteari ekin diote. Bertan, kirikoketa nola egiten zuten ikusteko aukera egon da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/10/img_5923-1200x800.jpg)
Udazkena ailegatu eta sagarra biltzeko garaia iristen denean ospatzen da Igartubeiti baserri museoan sagardoaren astea.
Gaur goizean, orain dela 500 urte atzera bidaiatzeko aukera izan dute Ezkioko Igartubeiti baserri museora inguratu direnek. Antzinan sagardoa egiteko erabiltzen zituzten teknikak zeintzuk ziren erakutsi dute, hots, sagardoa kirikoketa erritmora egin dute Ostadar dantza taldeko lagunek. Gainera, Kortabarria familia XVI. mendean nola bizi zen eta nola lan egiten zuen antzeztu du Karmakros antzerki taldeak. Bestalde, Igartubeitiko sagarrondoetatik bildutako sagar ezberdinak ikusgai egon dira.
Bihar ere, sagarra joz igande goiza girotuko dute Igartubeitian eta hurrengo astean sagardoarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi egongo dira.