Errelebo lasterketa jendetsua
Gaur goizean Bealak elkartearen errelebo lasterketaren 9. edizioa egin dute Beasainen. Urtero bezala, oso jendetsua izan da. Kimu eta benjamin mailako 1.000 haur baino gehiagok parte hartu dute. Gainera, lasterketa solidarioa egin dute minbizia duten haurren alde. Adin guztietako ehunka lagunek parte hartu dute.