Pertika erakustaldia Ordiziako Plaza Nagusian
Gaur arratsaldean 7. Atletismo Erakustaldia egin dute Ordizian, Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta. Aurten pertika erakustaldia egin dute. 12 kirolarik parte hartu dute. Horietan artean Txindoki taldeko hiru egon dira: Sara Garcia, Ane Barandiaran eta Ander Cerezo. Gainontzeko parte hartzaileak Malen Orduña (Super Amara), Luis Aranzabal (Super Amara), Unai Gonzalez (Atletico San Sebastian), Ander Martinez de Rituerto (Tolosa), Pablo Bustos (Pamplona Atletico), Francis Hernandez (Pamplona Atletico), Mikel Campon (Super Amara), Paloma Romero eta Rodrigo Iglesias izan dira.