'Gure Zirkua'-ren esker ona aramarrei
'Gure Zirkua' ikuskizunak Araman bukatu du sei hilabeteko bira. Bi astean, 14 ikuskizun egin dituzte, eta zirkuko kideek esker ona agertu diete ikusleei eta batez ere aramarrei.
Gure Zirkuak Araman bukatu du sei hilabete iraun duen bira. Guztira, Euskal Herriko bost herrialdetako 12 herri bisitatu dituzte. 138 emanaldi eskaini dituzte, eta denera, 35.000 ikusle izan ditu ikuskizunak. Azken bi asteak Araman pasa ditu zirkuko karpak, eta guztira 14 emanaldi egin dituzte, denak ere, jendez beteak.
Bira osoa, eta batez ere, Aramako azken saioak bereziak izan direla esan dute Gure Zirkuko kideek, birari “amaiera ezinhobea” eman baitiote. Saioak ikustera etorri direnei esker ona agertu diete, baina batez ere aramarrei eta Gaiztaintxota kultur elkarteari zuzendu zaizkie, egindako harrera onagatik eta “txikitasunean handi” izateagatik.
??? ARAMA… amaiera ezin hobea eman diozue #GureZirkua-ren birari!!
— Gure Zirkua (@GureZirkua) November 3, 2019
?? Eskerrik asko eguraldiak eguraldi gurekin batera ondo pasatzera etorri zareten guztioi!!
??? Eta eskerrak bereziki aramarrei eta @gaztaintxota-ri: txikitasunean haundiak zarete!!!
? GORA ZIRKUA!!! ? pic.twitter.com/UKQbA8bexu
Arama txikia bai, baina eskasa ez.
— Joseba Usabiaga (@josebausa) October 27, 2019
Bi astez bertan egotea, bertan bizitzea, aberasgarria izaten ari da.
Herria ondo ezagutu, herritarrak etxekotzat hartu, solastu, lagundu,…eta gainera emanaldiekin borobildu.
Ez da beti asmatzen baina oraingo hotan dianan jo dugu.