Haizeak Gabiriako plazako haritz bat bota du
Larunbatetik iganderako gauean haizete bortitzak lurreratu zuen ehun urtetik gorako zuhaitz bat.
Gabiriako plazako iturri ondoko haritz bat bota du haizeteak. Igandean izan ziren ufada bortitzen ondorioz, larunbatetik jairako gauean erori zen haritz zaharra. Igande goizean lurreratuta ikusi zuten. Ehun urtetik gora dituzte plazako zuhaitzek.
Azken urteotan, bakantzen ari da plazako hariztia. Gaitzak eraginda, 2016ko apirilean moztu egin behar izan zuten bat, barrutik ihartzen ari zelako. 2010eko otsailaren 27tik 28rako gauean, ziklogenesi leherkorrak beste bat bota zuen.