Movember kanpainarekin bat egiteak saria izango du
Ordizian, Bareak eta Lazkaon merkatari elkarteek kanpainarekin bat egin eta Goierriko hiru bibote onenak sarituko dituzte.
Goierriko Bareak, Lazkaon, eta Ordizian merkatari elkarteek, Movember kanpainarekin bat egingo dute eta horretarako lehiaketa bat antolatu dute. Goierriko hiru bibote onenen bila dabiltza. Duela urte batzuk Ordizian elkarteak egin zuen lehiaketa. Herritar eta elkarte askok parte hartu zuten eta izandako arrakasta ikusita aurten ere egingo dute. Ez hori bakarrik, Lazkaoko eta Beasaingo merkartari elkarteek ere bat egin dute. Helburu nagusia, gizonezkoei eragiten dien minbizien inguruan gizartea sentsibilizatzea da.
Nola parte hartu
Pertsona guztiei zuzendutako lehiaketa da. Imaginazioa erabiltzea da kontua eta modu horretan gizon eta emakumeek parte har dezakete. Lehiaketan parte hartzeko, bibotea jantzita argazkia atera eta Facebook edo Instagram sare sozialetan partekatu behar da #MovemberGoierri traola erabiliz azaroaren 30a baino lehen. Abenduaren 3an jakingo da zeintzuk diren Goierriko hiru bibote onenak eta 50 euroko erosketa balea jasoko dute.