Tolosako babarrunen artean, Goierriko odolkiak errege
Ordiziako Mujika Odolkiak enpresak irabazi du Tolosako 27. Odolki Lehiaketa, eta Beasaingo Olano harategia izan da bigarren.
Tolosako Babarrunaren Festaren barruan San Blas elkarteak antolatu duen 27. Odolki Lehiaketa Ordiziako Mujika Odolkiak enpresak irabazi du. Bigarren saria ere Goierrira etorri da, Beasaingo Olano harategira. Honakoek osatu dute epaimahaia: Garbiñe Azaldegi (Amarozko Auzo Elkartea), Pedro Ruiz (Casa Nicolas erretegia), Xabier Ruiz sukaldaria, Luisa Lopez (Basque Culinary Center) eta Txomin Seoane (San Blas elkartea). Iaz, Ezkioko Jesus Mari Deba Hestebeteak enpresak irabazi du Tolosako sari nagusia.