Erresidentzietako langileek greban jarraitzen dute
Ordiziako azokan, informazioa banatu dute langileek herritarren artean.
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak Ordiziako azokan izan dira, lanean bizi duten egoera gizarteratzeko asmoarekin. ELA sindikatuko ordezkariek salatu dute, “Foru Aldundiak akordio bat lortzeko pausorik eman ez” duela eta horregatik, “mobilizazioekin jarraituko” dutela”. Ordiziako azoka eguna baliatuz, tokiko komertzio, enpresa eta herritarrei pairatzen ari diren “arazoaren berri eman” diete.