Maite Izquierdok irabazi du Ilintxaren Gabonetako saskia
Errege egunean zozkatu zen lehen aldiz, baina saritutako zenbakia saldu gabeko errifen artean zegoenez, hilaren 18an zozkatu da berriz ere.
Maite Izquierdo Antolin legazpiarrak irabazi du Ilintxa futbol elkartearen Gabonetako saskia. Saritutako zenbakia 8988 izan da. Xabier Aldama Ilintxako presidenteak eman dio saria.
Errege eguneko loteriarekin batera egin zen zozketa, baina saritutako zenbakia saldu gabe geratu ziren errifen artean zegoenez, zozketa errepikatu egin dute eta hilaren 18ko loteriarekin batera egin dute berriz ere.