2020/1/23

Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea ireki dute Legazpin

Udal Euskaltegiak mintzalagun izateko deialdia egin die legazpiarrei. Parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera.

Otsailaren 8an jokatuko dute Argi Berriko mus txapelketa

Ordiziako Argi Berri Elkarteak 43. Mus Txapelketa antolatu du. Hiru mila eurotik gora banatuko dituzte saritan.

Enpresak ere, kontziliazio erantzunkidean inplikatu nahian

Gipuzkoako Erantzunkide Sareak antolatuta, hainbat enpresetako ordezkariak bildu dira gaur Igartzan, kontziliazio erantzunkidearen inguruko lan saioan.

Ander Gonzalez sukaldaria eta Arrastaka Mendi Taldea, odolkiaren ohorezko kofrade

Beasaingo Odolkiaren Kofradiak otsailaren 5ean egingo du urteroko ekitaldia, Loinazko San Martin Egunean. Beasaini eta bertako odolkiari egindako ekarpena eskertu nahi diete Gonzalezi eta Arrastakari.

Saioa Martinez de Olkoz (Alaveseko jokalaria)

«Ikasten jarraitzea, nire tokia egitea eta ilusioz jokatzea da helburua»

Alaves futbol taldeak fitxatu du Saioa Martinez de Olkoz eta denboraldi amaiera arte sinatu du kontratua. Lehen minutuak jokatu ditu dagoeneko eta gogotsu dago zaletuek ezagutu dezaten.

ariane vierbücher
Ordiziako azoka

Hotzari aurre egiteko bikotea

Gazta urdina eta nafar ardoa eskaintza berriak, lehen ardi gaztak poliki azaltzen hasiko direneko garai berean. Mediterraneo aldeko denboraldiaren ondorioak nabaritu dira.

Ongi etorria Bele Gazten

Aurten 12 urte beteko dituzten gaztetxoei harrera egin die Zegamako Bele Gazte gaztelekuak. 26 nerabe ari dira aisialdi ekintzetan parte hartzen.

Aranoko ama-alaben 'Artantxuriketan' saioa, Zaldibian

Ansa ahizpek eta Maixux Zugarramurdi haien amak, 'Artantxuriketan' kantu eta kontakizun saioa eskainiko dute igandean, Zaldibiako herri antzokian.

Maite Izquierdok irabazi du Ilintxaren Gabonetako saskia

Errege egunean zozkatu zen lehen aldiz, baina saritutako zenbakia saldu gabeko errifen artean zegoenez, hilaren 18an zozkatu da berriz ere.

HARA!

Bi goierritar 'Bota erronka' saioan

Andoni Imaz eta Iker Gutierrez goierritarrek Goiena telebistako 'Bota erronka!' saioan parte hartu zutenekoa, bideoan.

Segurarrak Irimotik Oiduira

Urteko lehendabiziko irteera egin dute Segurako mendizaleek asteburuan. Otsailaren 16an dute hurrengoa, Lareo eta Oiduegi artean.

Duela 15 urte · Albiste izan zen

AHTren kontrako protestak, ziklo krosa eta futbol derbia

Abiadura Handiko Trenaren lanak egiten ari ziren, duela 15 urte, Goierriko hainbat zatitan, eta protesta ugari egin zituzten proiektuaren kontrakoek.

Bizikletaz ezagutzeko mendiak ekarriko ditu Legazpira Bringasek

Mikel Bringas bidaiari donostiarrak 'Bizibidaiatzeko mendiak' ikus-entzunezkoa eskainiko du bihar, Legazpiko Kultur Etxean.

Apaolaza Autobusak enpresak babestuko du Eire xake txapelketa

Txapelketa igande honetan hasiko da, 16:00etan. Dagoeneko 36 xake jokalarik eman dute izena. Parte hartu nahi dutenek Urretxuko Eire tabernara deitu behar dute

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa