Ordiziako nekazal kooperatiba eta Idiazabalgo Udala Landaola saria jasotzeko hautagaien artean daude
Datorren otsailaren 7an banatuko dituzte sariak, Aretxabaletan.
Landaola Landa Garapen Elkarteen Federazioak antolatzen dituen Landaola Sarien hirugarren edizioa ospatuko da datorren otsailaren 7an, ostirala, Aretxabaletako Otalora Jauregian. Goierriko bi erakunde (Ordiziako nekazal kooperatiba eta Idiazabalgo Udala) daude hautagaien zerrendan.
Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen federazioa, sei eskualdetako elkarteek osatzen dute: Behemendi, Deba-Garaia, Debemen, Goimen, Tolomendi eta Urkomek. Landa eremuari bultzada emateko hainbat proiektu egiten dituzte elkarrekin, eta elkarlan horren emaitzetako bat dira Landaola Sariak. Landa inguruan martxan jarri diren proiektuak saritzen dituzte.