Otsailaren 8an jokatuko dute Argi Berriko mus txapelketa
Ordiziako Argi Berri Elkarteak 43. Mus Txapelketa antolatu du. Hiru mila eurotik gora banatuko dituzte saritan.
Otsailaren 8an egingo dute Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa. Aurten 43. edizioa beteko du txapelketa beteranoak, eta hiru mila eurotik gora banatuko dituzte saritan. Lau erregetara jokatuko dute, eta partidak 6 hamarreko 3 usteletara izango dira.
Txapelketako izen ematea 16:30ean zabalduko dute, Argi Berri elkarteak Bustuntza auzoan duen egoitzan. Bikote irabazleak 2.000 euro eta txapelak jasoko ditu; txapeldun ordeek 1.000 euro; 3. sailkatuak 500 eta 4.ak 250. Aurreneko zortzi sailkatuen artean arkumeak, txuleak eta afariak ere banatuko dituzte saritan.