Segurarrak Irimotik Oiduira
Urteko lehendabiziko irteera egin dute Segurako mendizaleek asteburuan. Otsailaren 16an dute hurrengoa, Lareo eta Oiduegi artean.
Segurako Mendi Elkarteak antolatuta, urteko lehenengo mendi irteera egin zuten herriko mendizaleek urtarrilaren 19an, igandean. Irimo mendira joan zen 15 pertsona inguruko taldea. Datorren hilabetean, otsailaren 16an, berriz, Aralarrera abiatuko dira. Bertan Lareo eta Oidui artean ibiliko dira.