"Zozomikote... esaten diote!"
Kalderero txiki eta handien desfilea eta Zozomikoteren atxiloketa irudikatu dute gaur arratsaldean Ordiziako kaskoan. Udalerriko lau eragileri Urrezko Zozomikotea ere eman diete.
Nikolas Lekuona plazan egin den suziriaren jaurtiketak eta Zozomikote txikiaren pregoiak ireki dute gaur arratsaldean Ordiziako Kaldereroen jaia. Beti-Argi musika bandaren doinuak lagun Zozomikote abestian kantatu ondoren , desfilean abiatu diren Kale Nagusian barrena, eta plazan Zozomikote atxilotu dute. Herriguneko kaleak igarota, festa bukaerako erretreta, Urrup antzerki taldearen ikuskizuna eta Zozomipoteoa eta txokolate jana izan dira Plaza Nagusian.
Herriko eragileen lana omentzeko ere baliatu ohi dute Kaldereroen festa. Lau dira Urrezko Zozomikotea aitortza hori jasoko dutenak: Laguntasuna Errondaila, Ordiziako Saskibaloi Taldea, Jai Alai Pilota Elkartea, eta Mendizaleen Elkartea.
ZOZOMIKOTE
Zozomikote!
Zozomikote… esaten diote!
Zozomikote badator Ordizi-r-a (bis)
Erre, errepuierre, badator Ordizi-r-a!
Lapurtu du buztana, lapurtu ordularia (bis)
Erre, errepueirre, lapurtu ordularia!
Zozomikote!
Zozomikote… esaten diote!
Erreka bazterren topatu du lamia (bis)
Erre, errepuierre, topatu du lamia!
Ai, gaztetxo, emaidazu orrazia (bis)
Erre, errepueirre, emaidazu orrazia!
Zozomikote!
Zozomikote… esaten diote!
Emango nizuke, ez bazina arlote (bis)
Erre, errepuierre, ez bazina arlote.
Adio esanda, kendu dio orrazia (bis)
Erre, errepueirre, kendu dio orrazia!
Zozomikote, erre derrepentean (bis)!
Erre, errepuierre, erre derrepentean!
Zozomikote!
Zozomikote… esaten zioten!