Kalderero giroa Ordizian eguerditik

Plaza Nagusian kaldereroen kanpalekua jarriko dute 16:30ean, eta 18:00etan izango da pregoia

Laguntasuna errondailako kideak, gaur eguerdian, kaldereroz mozorrotuta, Zozomikoteren irudia tartean dutela. Arg.: I. Gurrutxaga

Umore Ona abesbatza, Laguntasuna errondaila, eta Joxi Iturrioz eta Antxon Imaz aritu dira eguerdiaz geroztik Ordiziako kaskoko kaleak girotzen arratsaldeko festa nagusiaren zain. Ez ziren jende askorik mozorroturik artean, ekitaldia nagusiak arratsaldean izango baitira.

Zozomikotearen kanpamendua jarriko dute 16:30ean, Plaza Nagusian, eta inguratzen diren herritarrek festaren pertsonaiekin argazkiak atera ahal izango dituzte. 18:00etan, berriz, suziriaren jaurtiketa eta Zozomikote txikiaren pregoia izango dira Nikolas Lekuona plazan, Urrup antzerki taldeak gidatuta.,

Ondoren, haur eta helduen kalejira abiatuko da Kale Nagusitik Plaza Nagusira, eta Zozomikotearen atxiloketa irudikatuko dute. Amaitzeko, festa bukaerako erretreta, Urrup antzerki taldearen ikuskizuna eta Zozomipoteoa eta txokolate jana egingo dituzte.

Joxi Iturrioz, gitarrarekin, eta Antton Imaz, aho-soinuarekin, kaleak girotzen. Arg.: I. Gurrutxaga

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa