Inauteriak 2020: Egitaraua herrika

ATAUN
- Gaur, ostirala. Joxemiel Barandiaran eskolako ziklo amaieretako haurren antzerki, dantza, bertso eta koreografia ikuskizuna, beste ikaskideentzat (atzo gurasoentzat egin zuten). Herri Antzokian, 09:30ean.
BEASAIN
- Gaur, ostirala. Lasalle eskolakoen desfilea, 10:45. Ibilbidea: Nafarroa etorbidea, Kale Nagusia, Loinazko San Martin plaza, Andre Mari, San Inazio kalea. HHtik LH3ra arteko ikasleak.
- Gaur, ostirala. Ikastetxeen festak, arratsaldean: Murumendik dantzaldia eta txokolate-jana, eskolako jolastokian, 15:00etan. Alkartasunak jaialdia, Loinazko San Martin plazan, 15:00etan. Andramendi jaialdia, ikastola aurreko atarian, 16:00etan.
- Bihar, larunbata. Beasaingo inauteri herrikoia, 11:00 (ikus albistea behean).
- Bihar, larunbata. Lasalleko Izartxo taldearen inauteria, 16:30.
- Bihar, larunbata. Aranealde jubilatu elkartean dantzaldia eta mozorro festa. 18:00.
- Bihar, larunbata. Ostadar dantza taldearen erromeria, Loinazko San Martin plazan, 19:30.
EZKIO
- Gaur, ostirala. Euskal dantzetako ikasleen emanaldiak, 11:00etatik 13:00etara, Ezkioko kaskoan. Arratsaldean, kalejira udaletxe aurretik abiatu eta Santa Lutziko auzoetan barrena. Afaria Argindegi ostatuan, 21:00.
GABIRIA
- Gaur, ostirala. Balentzategi eskolakoen ‘Olinpiadak’ ikuskizuna. Elizako saloian, 17:00.
IDIAZABAL
- Gaur, ostirala. Mozorrotuen desfilea, kalean, 15:15. Dantzaldia, futbito zelaian, 15:45. Txokolate-jana, guraso elkarteak prestatua.
ITSASO
- Bihar, larunbata. Inauteri festa. Gazte eta helduentzat jolasak eta jokoak, 19:00. Afaria Ostatuan, 21:00 (izena bertan esan). Gauean, mozorrotuen festa.
LEGAZPI
- Gaur, ostirala. Doinua musika eskolakoen inauteri kalejira, 17:15.
- Gaur, ostirala. Ikastetxeetako haurren desfilea, 16:00etan Santikutz egoitza paretik abiatuta. Ibilbidea: Olaondo kalea, Urola, Kale Nagusia, Euskal Herria Plaza. Lintxen etorrera eta Urolatarrak txaranga.
- Bihar, larunbata. Zapatuko Inauteri festa, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Mozorrotzeko gaia: zirkua. Bazkaria, 14:30ean (txartelak gaurko pintxo-potean erosgai); zirku jolasak, 16:00. Kalejira eta karro-poteoa, 18:00. Bidean taldearen erromeria, 23:00.
- Etzi, igandea. Doinua musika eskolako dultzaineroen kalejira, 10:00.
- Etzi, igandea. Lapurdiko Inauteria konpartsa herrikoia, 11:00 Laubiden elkartu, eta 12:00etan kalejira abiatu (Laubide, San Inazio, Juanastegi, Bikuña plaza, Plazaola kalea). Bazkaria gizarte-zentroan, 14:00. Bigarren kalejira, 17:30 (Gizarte-zentroa, Kale Zaharra, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza). Lintxi agurra, 19:00.
LEGORRETA
- Gaur, ostirala. Ugaro eskolaren desfilea, 15:00. Txokolatea frontoian, guraso elkarteak prestatua, 16:15.
OLABERRIA
- Gaur, ostirala. Herri eskolakoen inauteri festa, 15:00-16:15. Txokolate-jana Arkupen eta jolasak, 16:30.
ORDIZIA
- Gaur, ostirala. Jakintza ikastolaren inauteri jaialdia. Desfilea mozorrotuta eta dantzan, 15:00. Ibilbidea: Villa Eugenia, Filipineta, Kale Nagusia, Andre Mari, Barandiaran plaza. Askaria bukaeran.
Urdanetakoek atzo egin zuten.
ORMAIZTEGI
- Gaur, ostirala. Mozorro festa San Andres eskolan, 14:30ean. Ondoren, 16:15-18:30 bitartean, festaren jarraipena Imanol DJarekin dantzaldiarekin, guraso elkarteak antolatuta, Karramarro aretoan.
SEGURA
- Gaur, ostirala. Laiotz eskolakoen kalejira, mozorrotuta, 15:00etan. Abesti eta dantza emanaldia plazan, eta txokolate jana.
- Gaur, ostirala. Ki-Fest DJaren emanaldia, 16:30-18:30 eta 20:00-22:00.
- Gaur, ostirala. Hartzaren esnaera, ongietorria eta kalejira, 18:30 (ikus albistea behean).
URRETXU ETA ZUMARRAGA
- Gaur, ostirala. Ikastetxeen festa, 14:30ean: Gainzurikoak Gernikako Arbola plazan; Ikastolakoak desfilean bi herrietako kaleetan; Lasallekoak Beloki frontoian eta Ispilla kiroldegian.
- Gaur, ostirala. Haurrentzat dantzaldia Zunbalainekin, 16:30-19:30, Zelai Arizti pilotalekuan.
- Bihar, larunbata. Lurra taldearen inauteria, 09:00 (ikus albistea behean).
- Bihar, larunbata. Iparragirre Balerdi musika bandaren kalejira, 11:30. Secundino Esnaola Musika Eskolako dantza ikasleen desfilea, 17:30, Zumarragako plazatik.
- Bihar, larunbata. Dantzaldia eta mozorro lehiaketa, 18:00-21:00, Urretxuko Gernikako Arbola plazan.
ZALDIBIA
- Gaur, ostirala. Lardizabal eskolakoen kalejira, 14:45. Txokolatea, 16:00. Guraso Elkarteak antolatutako festa: mozorro lehiaketa, 18:00 (saria: bi lagunentzat afaria). Haurrentzat afaria Antzokian, 20:00. ‘Goazen’ telesailaren azken atalaren emanaldia, 21:00.
ZEGAMA
- Gaur, ostirala. Aitxuri eskolakoen inauteri jaialdia, txokolate-jana eta buruhandak, guraso elkarteak antolatuta. Eskolako jolastokian, 16:00.
ZERAIN
- Astelehena. Herri eskolakoen antzerkia, ‘Indioak eta bakeroak’. 15:30, ikastetxean. Askaria elkartean, guraso elkartearekin.