Eibarko koko dantzan oinarrituta ibiliko da Lurra bihar
Etxerik etxe eskean ibiltzeko ohitura zen inauterien beste ezaugarri bat, XX. mendera arte. Urretxuko Lurra dantza taldeak usadio hori biziberrituko du, beste behin, eta inauterietako ibilbidea egingo dute Urretxuko baserrietan barrena. Bihar 09:00etan plazan elkartu, udaletxe aurrean dantza egin, eta Etxaburu, Erratzu, Zuloaga, Mendizabal, Beibakar, Zabaleta, Iturbebehekoa, Agerre, Santa Barbara eta Ipeñarrieta bisitatuko dituzte.
Koko-jantzia: mozorro nahasia
Eibarko koko-jantziaren kontzeptua erakutsiko dute Lurrakoek, aurten. Inauteri tradizionaletan mozorro identifikaezina eta nahasia zen. «Ez dago zerbaitetaz mozorrotu beharrik», dio Lurrak. Nahikoa da mozorrotzea, «koko-janztea»; aurpegia ezkutatu eta nortasuna aldatu.