Aizkorpeko ekoizleen produktuak zuzenean etxera
Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zeraingo udalek ekimen bateratua jarri dute martxan, bost herri horietako ekoizleen produktuak zuzenean etxera eramateko.
Etxetik ateratzea mugatua dagoen honetan, egitasmo berriak ari dira jartzen martxan han eta hemen. Bertakoak! Orain inoiz baino gehiago lelopean, ekimen bateratua jarri dute sortu dute Idiazabal, Mutiloa, Segura, Zegama eta Zeraingo udalek, bost herri horietako ekoizleekin batera. Aizkorpeko ekoizleen produktuak zuzenean etxeraino eramateko bidea jarri dute, ekoizleekin zuzenean harremanetan jarrita.