Zazpi kasu positibo gehiago daude gaur, guztira 276
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, konfinamendua haurrentzat leuntzen den egunean, 276 kutsatu daude Goierrin, atzo baino zazpi gehiago.

Lazkaon bi pertsona gehiago gaixotu dira. Ordizian, Beasainen, Zaldibian eta Idiazabalen bana.
Zumarragako ospitalean 9 pertsona daude ingresatuta. Atzo, bi pertsonek jaso zuten sendagiria.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 14.315 pertsona kutsatu dira Covid-19az. Atzo baino 183 pertsona gehiago antzeman dituzte EAEan. Gipuzkoan, 2.596 pertsonak pairatu dute koronabirusa, azkeneko 24 ordutan 40 pertsona gehiago gaixotu dira, horietako zazpi goierritarrak.
Goierri 276 +7
Ordizia 72 +1
Zumarraga 63 +1
Beasain 46 +1
Legazpi 24 =
Urretxu 16 =
Lazkao 15 +2
Legorreta 6 =
Zegama 6 =
Ataun 5 =
Idiazabal 4 +1
Mutiloa 3 =
Segura 3 =
Zaldibia 4 +1
Arama 2 =
Itsasondo 2 =
Ormaiztegi 2 =
Altzaga 1 =
Ezkio eta Itsaso 1 =
Olaberria 1 =