Atsedentokiak jendez lepo udako lehen egunean
Udako lehen eguna dagokion eguraldiarekin bat esnatu da. Hori dela eta, Goierriko atsedentokiak igandea igarotzeko aukera paregabea izan dira askorentzat.
Legazpiko Mirandaola, Ordiziako Oianguren parkea edo Urretxuko Santa Barbara izan dira igande honetako gunerik preziatuenak, besteak beste. Lagun artean edo famili kideekin bat, askaldegi edo merenderoetan eguna pasatzea erabaki dute goierriko herritar askok.
Goizeko lehen orduetan joan dira horietako asko lekua hartzera. Aspaldian ikusi gabeko lagunekin berriz ere elkartzeko aukera izan dute beste batzuek. Barbakoa eginez edo etxean kozinatutako janaria eramanez pasa dute eguerdia. Beroari aurre egiteko, itzalaz baliatu dira gurasoak. Umeak berriz, ur-jolasekin aritu dira.













