Aramako frontoia eta parkeak, itxita
Ordiziako COVID-19 kasuen berragerpenaren harira hartu du erabakia udalak.

Aramako frontoia eta parkeak itxita daude berriz atzoz geroztik, aste honetan Ordizian eman den COVID-19 agerraldia dela eta. Aramako Udalak segurtasun neurriak errespetatzeko deia egin du.